VARONA DORRETXEKO PAPER
MARGOTUAK
Arabako
Gobiarango bailaran, Villanañe herrian, kokatzen da Varonatarren dorrea. Dorre
honen barruan kokatzen dira aztergai ditugun margotutako papel panoramikoen
serie bat.
Erdi Aroko Jatorrizko babeserako dorretik abiatuta, Varonatarrek etxe-eraikuntza mota zuten, dorretxe eta
jauregi tipologia lotuz.
Barruko aldean arreta jarriz, burutu zituzten
XIX. mendeko lanak oso interesgarriak dira. Rodrigo Ramon Miguel Varonak
sustatu zuen barruko berrikuntza, guztien artean nabarmenduz jauregiaren lehen
pisuan egin zena.
Solairu nagusia eta Varonatarren bizitokia izanik, aparteko apgarri gehitu ziren, esate baterako, paretetan dauden paper margotuak, zeramikazko eta egurrezko zoruak, altzariak eta hainbat objektu.[1]
ain
Solairu nagusia eta Varonatarren bizitokia izanik, aparteko apgarri gehitu ziren, esate baterako, paretetan dauden paper margotuak, zeramikazko eta egurrezko zoruak, altzariak eta hainbat objektu.[1]
ain
Paper margotuen artean, “Compiegne-n heiza” eta
“Espainiako paisaiak” dira aipagarrienak.
“Compiegne-n
heiza” Jacquermart & Bernard etxeak egin zuen 1812. urtean Frantzian. Diseinua
Carle Vernet-ek (1758-1836)[2] egin
zuen. Villanañen lan honen lehenengo bertsioa dago ikusgai. Gudariek kaska gorriak
dauzkate (Napoleonen erregimena), bigarren edizioan, kasakak urdinak dira (Borboien
erregimena)
Eszenak, oinarri batzuen gainaen dauden eskulturak
dauzkaten zenefa urdin batzuekin banatuta daude. Pertsonaia alegorikoak
irudikatzen dituzte, musak, udaroak, etabar.
Kolore bakarrean margotuak , harria, brontzea edo brontze urreztatua imitatzen
dute, Pariseko Jacquemart
manufakturatuta[3].
Eskoriatzako kasuan, modu jarraian ikus ditzakegu
pasarteak. Ehiza irudi hauek, Mediterraneoko portuen errepresentazioa duen zokalo
baten gainean daude. Portuak grisallan eginak eta inperio estiloko anforez banatuak
daude. Horacio Vernet-i egokituak (4), oinarrituta "Mediterraneoko kaiak", Joseph Vernet-erena.
“Espainiako paisaiak” Villanañen ikus dezakegun
beste serie panoramikoetako bat da.
Grisallan margotua dago. Modu jarraian agertzen da egoitzan, armairuak eta ateak eztaliz.
1818. urte ingurukoa da. Egilea ezezaguna da.
Paisaien artean Burgosen dagoen Coca-ko gaztelua, itsaso paisaiak eta
asmaturiko bistakoa daude. Grifo (animalia mitologikoa) eta girnalda
neoklasikodun friso baten gainean daude paisaiak.
Orain aztertuko ez ditugun, margotutako papeldun
egoitza gehiago dago jauregian. Interesatua dagoena, Carlos J. Martínez-en
“Torre-palacio de los Varona: Historia y patrimonio” lana kontsultatu dezake.
Paper panoramiko hauek duten garrantziagatik
eta urritasunagatik beraien banakako babes deklarazioa eskatu zaio Eusko
Jaurlaritzari, delako eskaera paper panoramiko guztientzat monumentu hedagarri
gisa 2014ko urriaren 2an bidalia izan zen Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ondaretza Sailera ; hain zuzen ere, zegoeneko
Eskoriatzako Bastañaduy jauregia ondare historiko-artistikoa zela
jakinarazi zuen 1964ko urtarrilaren 17ko BOPVek
Eskaera horri emandako erantzunaren arabera,
paper margotuak edo panoramikoak dituen etxearen balioespena egin behar da.
Argi dago eraikina babesten ez bada, oso
arriskutsua izan litekeela; Donostiako Eguzkialde etxearekin
gertatu zen bezala, babesik gabe zegoelarik, etxea eta bertako paper margotuak, hau da, Ameriketako
Estatu Batuen Independentzia Gerra deritzona, den-dena suntsitua izan
da.
Espainako bistak
"Papiers peints Panoramiques" Edit Flammarion. frantses katalogoaren arabera paper hauen kokapen lokalizazioa:
Coll. publ. fr.: Musèe du Louvre; MPP; Musèe savoisien(depôt de Saint Pierre d´Albigny) -Coll priv. fr.: Nord Rhône, Vaucluse.
Itzultzaile: Maite Fernandez
[1]MARTINEZ CARLOS J .La torre-palacio de los
Varona:historia y patrominio.Edit Diputación Foral de Alava ,Vitoria. 2009
[2] AAVV.Papiers peints panoramiques.
278p. Edit Flammarion,1998
[3] BERNARD JACQUÉ. Papiers
peints. L´histoire de motifs XVIII-XIX siècles. Edit Editions
Vial, 2010 pp.196-199
[4] BRUIGNAC VERONIQUE de. The Paperd
Wall:Arabesques and Allegories:French decorative panels. Edit Lesley Hoskins,pp.76-93, 1994.Jacquè bere tesian esaten du Darmancourt da egilea.p191.
[5]Ezkerrak eman nahi dizkiot Ricardo Varonako Jauna eta Arabako Diputazioaren Ondarea argazkiak ibiltzea uzteagatik.
[5]Ezkerrak eman nahi dizkiot Ricardo Varonako Jauna eta Arabako Diputazioaren Ondarea argazkiak ibiltzea uzteagatik.
















































