"Ameriketako Independentzia Gerra", Donostian
Eraitsitakoak
Donostian zegoen Eguzkialde txaleta Luis
Elizalde (1867-1934) arkitektoak eraiki zuen Londaiz–Churruca familiarentzat. Neonormandar estilokoa zen.
Txalek honek, jantokian, Zuber etxeak Rixheimerren Alsacian (Frantzia)
egindako paper margotuak zeuzkan. Paper panoramiko hauetan "Ameriketako
Independentzia Gerra" irudikatzen zen. Paper hauen lehenengo inpresioa
1852. urtean egin zen.[1]
Frantziako kultura ministeritzak, margotutako paperak
monumentu historiko moduan sailkatu zituen. Tamalez, gurean ez zen
horrela gertatu, gure agintariek (Eusko Jaularitza, Diputazioa, Udaletxea.) ez
zieten zuten garrantzia eman eta sailkatu gabe eta inolako babesik
gabe, 2002. urtean desagertu ziren Eguzkialde txaletarekin batera.
Eraikina eraitsitakoan. Aipagarria da, 2001 urtean usko Jaularitzak, Getxon dagoen
Bake Eder erresidentzia, berreskuratu eta Monumentu Multzo Artistiko
moduan sailkatu izana (2001, martxoak 29, 61.zb). Eraikin hau Eguzkialderen kopia
bat da eta ez dauka Zuberren margotutako papelik.
Jacqueline Kennedyk 1961. Urtean
antzeko papel Panoramikoak jarri arazi zituen Etxe
Zuriko jantoki presidentzialean[2]. Beste areto
batzuetan ere jarri zituzten paperak adibidez "Ipar Ameriketako
bistak". Kasu honetan ere Zuber etxeak egin zituen, lehenengo
inpresioa 1833. urtean egin zen.
[1]
Datuak ondoko liburutik hartuak “Villas de
San Sebastián” . Lola Horcajo y Juan José Fdz. Beobide ,
2016 argitaratu, 218-227pp.
[2]
. Lola Horcajo y
Juan José Fdz. Beobide, argazkiak autoreek emanak
Itzultzaile.: Maite Fernandez






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina