Arizmendi-enea jauregia/
Urdiñola (Oiartzun)
Urdinola
jauregia, Arazmendi-enea bezala ezaguna da herrian, Barroko estilokoa da eta
albo batean lorategi pribatua du oinetxeko jauregi garrantzitsu bati dagokion
bezala. Oiartzun herrian kokatuta dago, Plaza Nagusia eta Udalaren ondoan, gaur
egun bere jabea dena.
Jauregiak XIX.
mende erdialdeko paper margotua duten gela batzuk ditu, Euskal Herrian oso
urriak izateagatik garrantzi handikoak direnak. Logela batean paper errepikakor
mota bat azaltzen da: gris argi kolorekoa da, (kenefa inguratuta dago eta
angeluetan landere motiboak ditu, urrezkoa, barroko garaiko gustura. Fondo
bioletaren papera gainean dago, eta kolore hau pareta osoa betetzen du.
“Papera Zuber manufakturarena da (Rixhem, Alsazia) eta 1830-1850 bitartean kokatu dezakegu, “damas” damasko estilokoa.[1]
Beste gela
batek oso itxura moderno duen motibo errepikakorreko papera azaltzen du, bere
sorkuntza XIX. mendekoari dagokion arren. Paperaren titulua “Damas, Sedas
&Brocados” da eta kolorea aukeratzeko posibilitatea zegoen. Urak eta
zetaren uhindurak imitatzen dute. Aurkezpena paretak estaltzen dituzten urrezko
zenefak eta marmol itxurako fondoa dituzten aparteko panel handien bidez
gauzatzen da.
Manufaktura
Paul Balini dagokio, Pariseko Faubourg Saint-Antoinen bizi zen ekoizle eta
argitaratzaile frantsesa, eta 1873.an baino lehen datatuta dago.[2]
Hurrengo
gelak beste paper jarraitua du zeinak hiru eskalatan (handia, txikia eta oso
txikia) bost petalodun lorea marrazten du; eskala trikimailu honen bidez bi
tono urdinetako, lehuna eta iluna, oihal-zerrenda bertikalak sortzen ditu. Orain arte ez dakigu nori dagokion bere manufaktura.
[1] Papier
Peint Museum de France. Catalogo de la Casa Zuber , Rixheim. Ref.40076.
[2]Musèe les
Arts Decoratifs.Parìs.Collections des Arts Decoratifs.ref.5104






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina