2021(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

VARONA DORRETXEKO PAPER MARGOTUAK

Arabako Gobiarango bailaran, Villanañe herrian, kokatzen da Varonatarren dorrea. Dorre honen barruan kokatzen dira aztergai ditugun margotutako papel panoramikoen serie bat.

   


Erdi Aroko Jatorrizko babeserako dorretik abiatuta, Varonatarrek etxe-eraikuntza mota  zuten, dorretxe eta jauregi tipologia lotuz.
Barruko aldean arreta jarriz, burutu zituzten XIX. mendeko lanak oso interesgarriak dira. Rodrigo Ramon Miguel Varonak sustatu zuen barruko berrikuntza, guztien artean nabarmenduz jauregiaren lehen pisuan egin zena
Solairu nagusia eta Varonatarren bizitokia izanik, aparteko apgarri gehitu ziren, esate baterako, paretetan dauden paper margotuak, zeramikazko eta egurrezko zoruak, altzariak eta hainbat objektu.[1]
    ain


Paper margotuen artean, “Compiegne-n heiza” eta “Espainiako paisaiak” dira aipagarrienak.

“Compiegne-n heiza” Jacquermart & Bernard etxeak egin zuen 1812. urtean Frantzian. Diseinua Carle Vernet-ek (1758-1836)[2] egin zuen. Villanañen lan honen lehenengo bertsioa dago ikusgai. Gudariek kaska gorriak dauzkate (Napoleonen erregimena), bigarren edizioan, kasakak urdinak dira (Borboien erregimena)
  

Eszenak, oinarri batzuen gainaen dauden eskulturak dauzkaten zenefa urdin batzuekin banatuta daude. Pertsonaia alegorikoak irudikatzen dituzte, musak,  udaroak, etabar. Kolore bakarrean margotuak , harria, brontzea edo brontze urreztatua imitatzen dute, Pariseko Jacquemart  manufakturatuta[3].




Eskoriatzako kasuan, modu jarraian ikus ditzakegu pasarteak. Ehiza irudi hauek, Mediterraneoko portuen errepresentazioa duen zokalo baten gainean daude. Portuak grisallan eginak eta inperio estiloko anforez banatuak daude. Horacio Vernet-i egokituak (4), oinarrituta "Mediterraneoko kaiak", Joseph Vernet-erena.


“Espainiako paisaiak” Villanañen ikus dezakegun beste serie panoramikoetako bat da.
Grisallan margotua dago. Modu jarraian agertzen  da egoitzan, armairuak eta ateak eztaliz.
1818. urte ingurukoa da. Egilea ezezaguna da. Paisaien artean Burgosen dagoen Coca-ko gaztelua, itsaso paisaiak eta asmaturiko bistakoa daude. Grifo (animalia mitologikoa) eta girnalda neoklasikodun friso baten gainean daude paisaiak.
     




Orain aztertuko ez ditugun, margotutako papeldun egoitza gehiago dago jauregian. Interesatua dagoena, Carlos J. Martínez-en “Torre-palacio de los Varona: Historia y patrimonio” lana kontsultatu dezake.


Paper panoramiko hauek duten garrantziagatik eta urritasunagatik beraien banakako babes deklarazioa eskatu zaio Eusko Jaurlaritzari, delako eskaera paper panoramiko guztientzat monumentu hedagarri gisa 2014ko urriaren 2an bidalia izan zen Eusko Jaurlaritzaren  Kultur Ondaretza Sailera ; hain zuzen ere, zegoeneko Eskoriatzako Bastañaduy  jauregia ondare historiko-artistikoa zela jakinarazi zuen 1964ko urtarrilaren 17ko BOPVek

Eskaera horri emandako erantzunaren arabera, paper margotuak edo panoramikoak dituen etxearen balioespena egin behar da.


Argi dago eraikina babesten ez bada, oso arriskutsua izan litekeela; Donostiako Eguzkialde etxearekin gertatu zen bezala, babesik gabe zegoelarik, etxea eta  bertako paper margotuak, hau da, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra deritzona, den-dena suntsitua izan da.  



serie osoa

Espainako bistak
"Papiers peints Panoramiques" Edit Flammarion. frantses  katalogoaren arabera paper hauen kokapen lokalizazioa:
Coll. publ. fr.: Musèe du Louvre; MPP; Musèe savoisien(depôt de Saint Pierre d´Albigny) -Coll priv. fr.: Nord  Rhône, Vaucluse.

Itzultzaile: Maite Fernandez


[1]MARTINEZ  CARLOS J .La torre-palacio de los Varona:historia y patrominio.Edit Diputación Foral de Alava ,Vitoria. 2009
[2] AAVV.Papiers peints panoramiques. 278p. Edit Flammarion,1998
[3] BERNARD JACQUÉ. Papiers peints. L´histoire de motifs XVIII-XIX siècles. Edit Editions Vial, 2010 pp.196-199
[4] BRUIGNAC VERONIQUE de. The Paperd Wall:Arabesques and Allegories:French decorative panels. Edit Lesley Hoskins,pp.76-93, 1994.Jacquè bere tesian esaten du Darmancourt da egilea.p191. 
[5]Ezkerrak eman nahi dizkiot Ricardo Varonako Jauna eta Arabako Diputazioaren Ondarea argazkiak ibiltzea uzteagatik.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina