2016(e)ko martxoaren 31(a), osteguna

                                                  Aretxabaletako paperak

Aretxabaletako udaletxearenak diren eta Arratabejauregiko areto batean kontserbatzen diren margotutako paperek interes handiko serie panoramiko bat erakusten dute.

 

 Ikuspegi-sail honetan Lyongo hiria ageri da. Felix Sauvinet-en manufakturan egin zen, Parisen, eta 32 zatiz osaturik  dago. Lyongo ikuspegia Lafayetteko zubitik irudikatu zen. Rodano ibaiaren ezkerreko ertzetik. Parisko Industria Produktuen erakusketan aurkeztua izan zen, 1823. urtean. Manufaktura frantsesa izan arren,  nazioarteko merkatura iritsi eta zabaldu zen XIX mendearen lehen erdian.



Gaur egun “panoramiko” izenez ezagutzen diren paper hauek, “paisaiak” deitzen ziren 1930. urtera arte. Burgesiaren etxeen gela batzuetako paretetan jartzen ziren. Aretxabaletako kasuan, margotutako paperek jauregiaren gela bereziki bateko horma guztiak estaltzen dituzte. Gela horretan, erliebea eta garrantzia ematen dion tamaina handiko egurrezko tximinia bat ere badago.




Paperen balioaren eta garrantziari dagokionez, esan dezakegu edozein eliza edo jauregitako paretetako horma-pinturen berdina dela. Elementu hauek eraikinaren parte higiezintzat jotzen dira. Hormetan itsatsita egonik, eraikina erortzeko zorian dagoenean bakarrik onartzen da margotutako paperak kentzea eta beste leku batera eramatea.



Teknika “talla dulce” delakoa da. Kuprezko xafla edo arrabolez eta egurrezko plantxaz inprimitzen zen. Margotutako fondo baten gainean egurrezko xaflekin kolore ezberdinak inpresionatzen edo gainjartzen ziren. Paperak kartulina modukoak ziren. Irtengunea zuten hurrengo papera jartzen laguntzeko eta modu horretan horma estaltzeko.


"Papier peints Panoramiques" Edit.Flammarion- frantses katalogoaren arabera paper hauek ondoko kokapenetan daude: Fr.:Lyon, Museo de Artes decorativas; Coll. Priv. fr. Alpes-Maritimes, Rhône, Tarn-et-Garonne; Coll. extranj.: Lidköping (Suecia); Coll. Praz, Roma

 Itzultzaile: M. Fernandez

 [1] Ezkerrak eman diskiot Udaletxeari argazkiak erabiltzen uzteagatik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina