PAPER HISTORIKO MARGOTUAK: ESKORIATZAN
Paper margotu panoramikoa industria eta arte ederren arteko erdibidean kokatzen da, ez baita obra bakar bat, ilaran doa eta ez darama sinadurarik. Jatorrian panorama ez da ikuspegi bakar bat, zatitutako ikuspegi jarraien loturaren emaitza baizik. Hala ere, panorama hauetan garrantzizkoena espazio zabalaren premia da, bidaia eta naturaren gonbidapena.
Joseph Dufour eta Jean Zuber paper margotuaren teknika garatuko zuten bien presari handienetakoak izan ziren. Biak ala biak frantsesak, lehenak Maconen eta bigarrenak Alsacian. Dufourek historioak eta espazioak lotzen ditu. Hiriak, ekintzak eta herriak hurbiltzen ditu. Gaiaren "live motiv "earen arintasunaren arabera onar garri bilakatzen dituelarik.
Zuberek berriz dio:"Ikuspegiak eta jantziak errealitatetik hartuak dira", baina denak elkarrekin jolasean jartzen ditu. Horrela, Monumentos de París delakoan, Dufourek ideia bera hartzen du, benetako monumentuak baina artifizialki Sena ibaiaren ertzean jarriak, horrek ematen dion jarraipen faktorea eratuz.
Gastanaduy jauregia interés historiko artistikoa duen elementu gisa adierazita dago, 1964ko urtarrilaren 17ko BOEko Aginduarenbidez (Hezkuntza Ministerioa), eta Eusko Jaurlaritzak berretsi zuen. Gaur jabetza Almenko ikastola da.
Gaztañaduy jauregiak lau saloi edo gela zeuzkan. Horietako bi hormetan paper margotuzko “panoramikak” zituzten. Gure ondare kulturalerako oso garrantzituak dira, XIX. mende hasierakoak baitira eta horrelako gutxi bizi iraun dute denboraren.
Eskoriatzako Gastañaduy kopaper margotuak bi gai erreproduzitzen
dute. Batek “La chasse a Compiegne”, Jacquemart eta Bernark etxeko Carlos
Vernetek diseñatua. Bertan ehizaldi bat ikusten da Compiegneko gaztelua atzean
dagoelarik . Kasaka gorriz jantzita agertzen dira. Hau da paperaren
originaltasun puntua, kasaka horiek denbora aurrera urdinak izango
baitira aldaketa politiko izan zelako. Lehen
bertsioa 1814ean egina da eta paper margotuen
maisu lantzat hartzen da. Mundu osoan paper honen bost serie besterik ez dira
ezagutzen kasaka gorriekin, Arabako torre Varona eta Gipuzkoako Gastañaduy
jauregikoak kontatu gabe.
Bigarren aretoa “ Pariseko Monumentoak”delakoari dagokio. Sena ibaia hartzen du lotura gai bezala. Parisko eraikin nagusi guztiak errenkadan urertzean kokatzen dira landako giro eta erromantizismoz beteriko atmosferan. Paper hauek lehen bertsioa 1812-1814 urteetan egin ziren, Dufourren lantegian, Jean Brocken diseinuak jarraituz. Lehen planoan azaltzen diren pertsonaiak Verneten diseinuak dira.
"Papiers peints Panoramiques” (Edit.
Flammarion) frantses katalogoaren arabera paper hauek ondoko kokapenetan daude:
1.-"Chasse de Compiége" bilduma pribatua, Frantzia.: Essone, Paris, Vienne. Coll atzerritarra.: Victoria & Albert Museum,Londres; Bérgamo, Italia.
2.- "Monumentos de París" Loc.: Coll. publ. fr. MAD (Lamballeko Udaletxe biltokia; Coll. priv fr. Drôme, Haute-Pyrénnées; París-Coll. extr. Warwickshire; Vitoria &&Albert Museum, Londres; Irlanda; Cerdeña; Göteborg, Munsö( Suecia); Brig, Vuillerens (Suiza).
Serie osoa: " Compiègneko ehizaldi" eta " Paríko monumentuak" , katalogo: Flammarion, París,1991
[1] Eskerrak eman nahi dizkiot Almen Ikastolari argazkiak baimena erabiltzen uzteagatik

















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina